Gizalur, S.L.

Logo gizalur WEB2

GIZALUR, S.L.  GIZARTENATURA-tik sustatutako enpresa bat da eta ingurumenaren babeserako eta Espezie Exotiko Inbaditzaileen kudeaketa eta kontrolerako lanak eta zerbitzuak gauzatzen ditu.

Ekosistema, landaredi, fauna eta abarreko KUDEAKETAN  eta lekuan bertako ESKU-HARTZEAN espezializatutako jakintza-alor anitzeko lan taldea dugu (ingurumen lanetan hezitako eta landaredi zein fauna Espezie Inbaditzaileetan espezializatutako basoko-brigada barne).

Gizalur, S.L.-ek garatzen dituen zerbitzuak dira:

  • Espezie Exotiko Inbaditzaileak (flora zein fauna) kontrolatu edo desagerrarazteko proiektu integralak. Inbasioak detektatzea. Kontrol edo desagerrarazteko teknika mekanikoen erabilera(ez kimikoak) , espezie eta toki bakoitzera egokitutakoak eta ingurumenaren kontserbazio irizpideetatik abiatuta. Esku hartzeen jarraipena epe ertain-luzera.
  • Birlandaketak bertako espezieak erabilita
  • Hiriko berdeguneen ingurumen egokitzapena eta mantenua ingurumenaren zaintzarako irizpideak jarraituz, tokiko biodibertsitatea errespetatu eta laguntzen duten teknikak erabilita.
  • Fauna biodibertsitatea errefortzurako ekintzak. Faunarentzako babesleku eta instalazioak eraikitzea.
  • Ingurumenaren interpretaziorako eta seinaleztapenerako panelak ezartzea.
  • Bidezidor eta mendi-bideen ingurumen egokitzapena (Garbiketa, sastrakak kentzea, segurtasun elementuen ezarpena, etab.)
  • Ibaien bazterretako eta ubideko zaborrak kentzea.
  • Zabortegi txiki eta kontrolatu gabeko degradatutako tokietan zaborra kentzea. Esku hartutako tokiak berreskuratzeko proiektuen ebaluazio eta diseinua.
  • Hiri-baratz ekologikoen diseinu, eraikuntza eta mantenua, toki bakotzeko lekuaren eta beharren araberakoa.

Honez gain, Baso Kudeaketa Jasangarrirako konpromezu sendoa dugu, horren adibide izanik PEFC (Basoak Ziurtatzeko Sistemen Aitorpen Programa) sigiluarekin bat egin izana.

Hemen ikus dezakezu gure Zerbitzuen Katalogoa.