Landare inbaditzaileak kentzea eta ibaiertzeko landaredia berreskuratzea Nerbioi ibaian, Etxebarrin.

Proiektu honen baitan 2010 urteaz geroztik ekintza ezberdinak egin dira Etxebarriko Udaletxeartekin (lursailaren jabea) mantentzen den Lurralde Zaintzako akordio baten bidez, akordio hau 2015 urtean berritua izan delarik.

Lan eremua Nerbioi ibaiaren eskuineko ertzean kokatzen da eta gaur egun Etxebarriko biztanleek pasiatzeko erabiltzen duten lorategidun parke eta jolastoki bat da. Ibaiertze hau gaur egun landare inbaditzaileek erasaten dituzten sastraka eta zuhaitzez estalita dago. Bertan dauden landare inbaditzaileen artean  azpimarra daiteke oso zabaldua dagoen Fallopia japonica, honetaz gain Arundo donaxHeliantus tuberosusRobinia pseudoacacia, etab.  bezalako beste inbaditzaile batzuk ere topatu ditzakegularik.

Proiektu honen bitartez Etxebarrin Nerbioi ibaiko ibaertzeen etengabeko hobekuntza lortu nahi da, ondorengo ekintzen bitartez:

  • Bertan dagoen landare inbaditzaile ezpezieak kentzea Fallopia japonica, Arundo donax, Heliantus tuberosus, Budleja davidii…)
  • Bertako landaredia berreskuratzeko ekintzak, haltzak, hurritzak, lizarrak, sahatsak, arkakaratsak, elorri zuria, etab. landatuz.
  • Ibaibazterreko zaborren garbiketak
  • Hiritarren sentsibilizazioa eta partehartzea sustatzeko ekintzak

Ekintza hauen bidez ibaiaren ekosistema naturala hobetu nahi da, eta faunarentzat habita egokiago bat eskeintzea, aldi berean Etxebarriko biztanleei zuzendutako sentsibilizazio eta dibulgazio lan bat garatzen dugularik.

Proiektuaren hasieratik eta 2015 urtera arte, gutxi gorabeherako zenbakitan:

  • Fallopiajaponica landarearen000 kg inguru atera dira, eta beste 500 beste espezie batzuetakoak.
  • Bertako ibaiertzetako basoetako espezieetako 800 zuhaitz eta zuhaizka landatu dira.
  • 200kg zabor batu dira ibaiertzetik
  • 45 ingurumen boluntariotza egun antolatu dira, ekintza hauetan guztira 740 pertsona inguruk parte hartu duelarik, Etxebarrikoak zein Bizkaiko beste udalerri batzuetakoak.

Proiektu hau burutzeko IZATE Ingurugiro Taldearen laguntza dugu.